26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta, larrialdietako zenbait baliabide bertaratu dira. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskate-lanetan lagundu du, eta, besteak beste, Gurutze Gorriko eta suhiltzaileetako kideek ere parte hartu dute. Ez da inor zauritu.

Erreskatea arratsaldeko hiru eta erdietan hasi da, dei batek Zumaiako Flyschean ekaitz gogor batek pertsona talde bat harrapatu duela ohartarazi ostean. Ekaitzaren eta isolamenduaren ondorioz, ezin alde eginda zeuden.

Harrapatutakoengana iristeko zailtasunak ikusita, Larrialdi Zerbitzuak hainbat baliabide bidali ditu, besteak beste, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldea eta Urola Kostako ertzain-etxeko, suhiltzaileetako, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko baliabideak. Ertzaintzaren helikoptero batek ere lagundu die.

Apurka-apurka, erreskatatzaileek biktimei lagundu diete, eta helikopteroaz eta lurrez atera dituzte. Guztira 24 pertsona erreskatatu dituzte, guztiak onik zeuden eta ez da inor zauritu. Erreskate-lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatu ditu.

Horrelako gertaerak saihesteko, gero eta ohikoagoak baitira, eremu horretako bisitariei gomendatzen zaie, arriskuak minimizatze aldera, kontuan har ditzatela itsasgora-orduak eta behar bezala ekipa daitezela, inguru horretan eguraldi-aldaketa bortitzak gerta daitezkeelako.