25_0150 Gasteizen bikote ohi bat atxilotu dute batak besteari eraso egiteagatik

Gasteizen bikote ohi bat atxilotu dute batak besteari eraso egiteagatik
Servicio de prensa
2025-03-03
Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizeko lehenengo orduan, Arabako hiriburuko etxe batean elkarri eraso egiteagatik. Atxilotua ospitalera eraman behar izan dute, bikotekide ohiak labana batekin eragindako ebakiak zituelako.
Gaur goizeko seiak eta laurdenean, Ertzaintzari jakitera eman diote eztabaidan ari zirela Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Berehala bertaratu dira herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak, eta egiaztatu dute gizona odola dariola zegoela eskumuturrean eta bizkarrean zituen zaurietatik eta emakumeak ere kontusio batzuk zituela beso batean. Horren aurrean, osasun-zerbitzuak mobilizatu dituzte biak arta zitzaten.
Esku hartu duten agenteek jakin ahal izan dutenez, bikotekide ohiak ziren, eta, eztabaida izan ondoren, elkarri eraso egin diote. Emakumeak labana batekin eraso egin dio gizonari eta ebakiak egin dizkio. Hori dela eta, gizona genero-indarkeriaren delituagatik atxilotu dute, eta emakumea etxeko indarkeriaren esparruko lesioengatik. Agenteek etxean aurkitu dute erasoan erabilitako arma zuria.
Biak ospitalean artatu dituzte zituzten zauriengatik, eta dagoeneko eman diete alta. Polizia-eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.