Utero Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programara gonbidatutako hamar emakumetatik zazpik hartzen dute parte baheketan

Utero Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programara gonbidatutako hamar emakumetatik zazpik hartzen dute parte baheketan

Utero Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Nafarroako Programak 61.911 emakume gonbidatu ditu 2023ko urtarrilean hasi zenetik, eta %68,8k baheketan parte hartu dute. 2025an, 38.000 emakume inguru gonbidatzea aurreikusten da; horietatik 3.700 emakumek 30 urte beteko dituzte ekitaldi honetan zehar, eta lehendabiziko aldiz sartu dira programan.