25_0280 Gasteiz, gizon bat hil da dorre elektriko batetik erorita

Gasteiz, gizon bat hil da dorre elektriko batetik erorita
Servicio de prensa
2025-04-23
55 urteko gizonezko bat hil da bart Arabako hiriburuan, goi-tentsioko dorre batetik erorita.
Gertakariak atzo, asteartea, izan ziren, 23:00ak jota, Gasteizko Goikolarra auzoko enpresa baten barruan. Ordu horretan, telefono-dei batek jakinarazi zuen gizon bat dorre elektriko batetik erori zela.
Bertaratu ziren ertzainek egiaztatu zuten jarduerarik gabeko enpresa baten hesia bortxatuta zegoela, eta barruan bi gizon zeudela. Horietako bat lurrean etzanda zegoen, metala mozten ari zela deskarga bat jaso ondoren 7 metro inguruko altueratik erori zen dorre elektriko baten ondoan.
Larrialdietako zerbitzuak zauritua suspertzen saiatu ziren, baina azkenean hil egin zen, lesioen larritasunagatik.
Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.