Itzalaldia medio gertatutako larrialdia 1. mailara jaitsi du Nafarroak, telefono mugikorraren %89 berreskuratu eta hornidura elektriko osoa baieztatu eta gero

A: MIGUEL OSÉS
F: 29-4–2025
P:
L: PAMPLONA
T: DECLARACIONES PRESIDENTA GABINETE CRISIS

Larrialdien Aholku Batzordeak, Maria Chivite Lehendakaria buru duela, itzalaldi masiboa medio gertatutako larrialdia 1. mailara jaistea erabaki du, telefonia mugikorraren %89 berreskuratu dela (nahiz eta erabat egonkortzeko egon, joera nabarmen positiboa izan arren) eta hornidura elektrikoa %100 itzuli dela egiaztatu ondoren. 2. mailatik 1. mailara jaitsi da Foru Komunitateko baliabideak nahikotzat jotzeagatik larrialdiaren azken faseari ekiteko, harik eta normaltasun osoa finkatu arte.