F: 29-4–2025
P:
L: PAMPLONA
T: DECLARACIONES PRESIDENTA GABINETE CRISIS
Nafarroak estaldura elektriko osoa berreskuratu du gaur gauean, atzoko egunaren amaieran fluxua % 90ean berrezarri ondoren. Hala egiaztatu du jardunaldiaren hasieran SOS Nafarroan eratutako Krisi Kabineteak, Maria Chivite Navascues Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren gidaritzapean. Oraingoz, larrialdietako 2. mailari eutsiko zaio, operadoreek konektibitatea hobetu dutela egiaztatu arte, batez ere enpresaren esparruan, oro har, eta industriaren esparruan, bereziki, sistemak abiarazteko zailtasunekin.