Gimeno kontseilariak LHko bikaintasun-zentroen goi-bileraren inaugurazioan parte hartu du, eta eraldaketa digitala eta teknologia disruptiboa nekazaritzako elikagaien prestakuntzan izan dute aztergai

MIGUEL OSES

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak Eraldaketa digitala nekazaritzako elikagaien prestakuntzan eta sektorean aplikaturiko teknologia disruptiboa izeneko prestakuntza-bileran parte hartu du gaur, Iruñeko Nekazaritzako eta Basogintzako lanbide-heziketako zentro integratuan. Bertan, Espainiako 20 probintziatako irakasle profesionalak bildu dira.