Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gaur goizean Bruselan defendatu duenez, gazteria «ez da etorkizuneko promesa bat, egungo subjektu politiko eta sozial bat baizik». Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluaren bileraren ondoren egin du, non Nafarroak Espainiako autonomia erkidego guztiak ordezkatzen dituen joan den urtarriletik gazteriaren arloan.
Gazteria «egungo subjektu politiko eta soziala» dela defendatu du Alfaro lehendakariordeak Bruselan
