«Emakume sortzaileak» 2025 zikloak ikerketa feministaren boterea aztertzen du

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, eta IPES Fundazioarekin lankidetzan, «Emakume Sortzaileak» ziklo berri bat antolatu du, «Ikerketa eta Feminismoa: aldaketarako jakintzak ehuntzea» izenburupean, eta aurten ikerketa feministan erreferente diren emakumeak bilduko ditu.