Ermua, bi atxilotu hainbat etxebizitzatan indarrez lapurreta egiten saiatzeagatik

Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian bertan, eraikin bateko etxebizitzetan lapurreta egiten saiatzen harrapatu ondoren.

Atzo eguerdiko hamabiak inguruan, Ertzaintzaren patruila bat Ermuako eraikin batera joan zen, bertako udaltzainek jakitera eman ondoren eraikin horretan bi pertsona aurkitu zituztela ustez etxebizitzetako batean sartu nahian ari zirenean. Dirudienez, bizilagun batek, pareko etxebizitzan kolpeak entzun ondoren, behatxulotik begiratu zuen, eta gizon bat bere ateari bizkarra emanda zegoela ikusi zuen, ikusmena estali nahian, eta Poliziari egoera horren berri ematea erabaki zuen.

Atxilotuetako bat leihotik ihes egiten saiatu zen ikusi egin zituztela konturatu zenean. Horrela, bi gizonak ez zirela eraikinen bizi eta bertan zertan ari ziren galdetzean azalpen logikorik ez zutela ematen egiaztatu ondoren, eraikina ikuskatu zuten.  Ate batzuetan markatzaileak aurkitu zituzten, eta horietako baten ondoan delitugileek impresioning metodoaren bidez ateak irekitzeko erabili ohi dituztenaren moduko xafla bat, gero identifikatuetako bati aurkitu ziotenaren antzekoa.

Egoera horren aurrean, susmagarriak indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu dituzten, eta, ondoren, Eibarko Ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak bete eta gero agintari judizialaren eskuetan jartzeko.