Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute


25_0344 Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute

Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute

Prentsa zerbitzua

2025-05-18

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian ito den gazte baten gorpua berreskuratu dute gaur, igandea, arratsaldean.

Arratsaldeko laurak pasata, Sos-Deiak 112 zerbitzura egindako dei batek Oñatiko Usako ibaira beste gazte batekin salto egin eta uretatik atera ez den gazte bat desagertu dela ohartarazi du.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak, Gipuzkoako suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako atala bertaratu dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek mobilizatuta.

Azkenean, gaztearen gorpua uretan aurkitu dute, eta suhiltzaileek berreskuratu dute. 18:02 aldera, medikuek 24 urteko gaztearen heriotza baieztatu dute, eta dagokion segizio judiziala aktibatu dute.