Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute


25_0346 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-05-20

Ertzaintzaren helikoptero batek parapentea egiten ari zela istripua izan duen pertsona bat erreskatatu du gaur arratsaldeko azken orduan, Anboto mendiaren hegoaldean, Atxondon (Bizkaia).

Abisua gaur jaso da, 20:00etan, SOS Deiaken 112 larrialdietarako telefonoan. Komunikatzaile baten arabera, gizon batek lesio bat izan zezakeen beso batean parapentea egiten ari zela erorita, Anboto mendiaren inguruan.

Bertara iristea zaila zen, eta, horregatik, Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitatearen mendiko konfigurazioa duena, suhiltzaileak eta Durangoko ertzain-etxeko Herritarren Babeserako patruila bat bertaratu dira.

Istripua izan duen pertsona aurkitu ondoren, helikopteroak erreskatea egin du eta 41 urteko zauritua Ertzaintzaren Iurretako basera eraman du. Bertan, anbulantzia batek Galdakaoko Ospitalera eraman du.