Nafarroako 44 gazte nekazaritza- edo abeltzaintza-sektorean sartu dira Landa Garapenak emandako prestakuntzaren ondoren

Foru Komunitateko 44 gaztek diploma bat jaso dute gaur goizean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako INTIA enpresa publikoaren eskutik urtarrilean hasi zen nekazaritza-sektorean sartzeko ikastaroa amaitu dela egiaztatzeko. Horietatik 36 gizonak dira eta 8 emakumeak; 28 nekazaritzan hasiko dira, eta gainerako 16ak abeltzaintzan.