Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan


25_0353 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan

Servicio de prensa

2025-05-24

Gaur, larunbata, goizean, Euskadiko larrialdi-zerbitzuak Artesilla mendiaren gailurrera joan dira, 47 urteko mendizale bati laguntzera. Izan ere, erori egin da, eta besoan min hartu du, eta ezin izan du bere kabuz jarraitu. Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideak barruan zituela, bertaratu da, eta mendizalea erreskatatu du.

Gaur, larunbata, goizeko hamaikak eta hogei inguruan, herritar batek Sos Deiak 112 Larrialdi-telefonora deitu, eta ohartarazi du mendizale batek istripua izan duela, Lagrango (Araba) Pipaon kontzejuaren barruan dagoen Artesilla mendiaren tontorrean, Toloño mendilerroaren barruan.
Beste mendizale batekin zegoen emakume bat erori egin da, eta besoan min hartu du. Ondorioz, ezin izan zuen tontorretik jaisteko bidearekin jarraitu, eta laguntza eskatu du.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdi-zerbitzuak mobilizatu ditu; besteak beste, Guardiako suhiltzaileen baliabide bat, udalerri horretako ertzain-etxeko ertzainak, osasun-taldeak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea.
Azkenik, Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin, iristeko zaila den eremura joan da, eta istripua izan duen mendizalea erreskatatu du.
Jarraian, hegazkinak 47 urteko biktima Pipaongo futbol-zelaira eraman du, anbulantzia baten zain zegoela. Anbulantzia horrek Txagorritxuko ospitalera eraman du.