Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean


25_0383 Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean

Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean

Servicio de prensa

2025-06-02

Gaur, astelehena, arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Lezon, drogaren aurkako operazio batean. Atxilotuetako bat autoarekin polizia-ibilgailu baten kontra egiten ahalegindu da. Patruilako kideek arauzko armak erabili behar dituzte, eta tiro egin dute, erasoa ekiditeko helburuz.

Drogaren aurkako polizia-operazio bat egin dute gaur arratsaldeko lehen orduan Lezon (Gipuzkoa), eta hiru pertsona atxilotu dituzte. Bertan, atxilotuetako bat ibilgailu batean ihes egiten saiatu da, eta ihesaldia saihesten ari zen polizia-auto baten aurka egin du. Agenteek tiro egin behar izan dute , harrapaketa ekiditzeko. Ez da inor zauritu.

Operatiboak irekita jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.