Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren


25_0382 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren

Servicio de prensa

2025-06-02

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan, etxebizitza bateko atea hautsi eta, okupatzeko asmoz, barrura sartu ondoren.

Atzo, igandea, 21:00ak aldera, dei baten bidez Ertzaintzari jakitera eman zioten Lemoako (Bizkaia) Txiriboketa auzoko etxebizitza baten barruan jabea ez zen gizon bat zegoela.

Adierazitako lekura hurbildu ziren Ertzaintzaren baliabideek egiaztatu zuten etxabe batean kokatutako etxebizitza bateko atea behartuta zegoela eta barruan 22 urteko gizon bat zegoela jabearen baimenik gabe.

Inplikatua etxebizitza usurpatzearen delitua eta egoitza ezagunik ez izatea leporatuta atxilotu zuten.  Gero ertzain-etxera eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.

Joan den urtearen amaieratik, Ertzaintza etxebizitzak usurpatzearen aurkako ekintza-plan bat gauzatzen ari da Lemoan, eta, orain arte, zortzi pertsona atxilotu ditu 2025ean.