Gizon bat atxilotu dute Aramako enpresa batean lapurtzeagatik


25_0390 Gizon bat atxilotu dute Aramako enpresa batean lapurtzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Aramako enpresa batean lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-06-05

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, Aramako (Gipuzkoa) enpresa batean indarra erabiliz lapurtzearen akusaziopean. Segurtasun-zaintzaileak atxilotua eta beste gizon bat atzeman ditu, hesi bat bortxatu eta enpresara sartu ondoren. Inplikatuek ihes egin dute, baina haietako bat handik gertu atxilotu dute.

Gertakariak atzo, asteazkena, 23:15ean izan ziren, Aramako (Gipuzkoa) enpresa bateko segurtasun-zaintzaileak bi gizon barruan atzeman eta Ertzaintzari deitu ondoren. Ustekabean harrapatu zituztenean, inplikatuek korrika ihes egin zuten.

Minutu batzuk geroago, Ertzaintzako agenteak enpresara bertaratu, eta perimetroko hesia bortxatuta zegoela egiaztatu zuten. Agenteek egileetako bat enpresatik hurbil aurkitu, eta atxilotu zuten, ustez indarra erabiliz lapurtzeagatik.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideei hasiera emateko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku uzteko.

Ikerketa zabalik jarraitzen du lapurretaren beste egilea identifikatu eta atxilotzeko.