Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute


25_0398 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2025-06-08

Jaizkibel mendian, Labetxu ibarrean ibiladia egiten ari zen gizon bat zauritu da gaur igandea, erorikoa izan ostean. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu eta ebakuatu ditu.

Eguerdiko hamabiak pasata, Sos Deiak 112 zerbitzuak jakinarazi du gizon bat lesionatuta zegoela Labetxu inguruan, Jaizkibelgo itsaslabarretatik gertu, mendi-ibilaldi bat egiten ari zela erorita. Emandako informazioaren arabera, buruan eta hanka batean kolpea hartu du, eta zorabiatuta zegoen.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek Errenteriako ertzain-etxeko patruilak, helikoptero bat, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteak eta suhiltzaile-talde bat mobilizatu dituzte. 68 urteko zaurituaren egoera ikusita, eta hura zegoen lekua ikusita, azkenean, polizia-aireontziak erreskatatu eta Donostiako hiriburura eraman du, eta anbulantzia batek eraman du ospitalera.