Portugaleten atxilotu dute biktimari aizkora batekin eraso egin ondoren


25_0422 Portugaleten atxilotu dute biktimari aizkora batekin eraso egin ondoren

Portugaleten atxilotu dute biktimari aizkora batekin eraso egin ondoren

Servicio de prensa

2025-06-20

Ertzaintza atzo arratsaldean Portugaleteko taberna batean gertatutako erasoa ikertzen ari da, gizon batek beste bati aizkora batekin eraso egin baitzion. Biktimak zauriak zituen esku batean eta bizkarrean, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea homizidio-ahalegina leporatuta atxilotu zuten.

Erasoa atzo arratsaldeko zortzietan gertatu zen Portugaleteko Abaro auzoko taberna batean. Gizon bat lokalean sartu zen aizkora batekin, eta beste bati zauriak egin zizkion esku batean eta bizkarrean.

Bezero batzuen eta lokaleko arduradunaren artean erasotzaileari arma kentzea lortu zuten, eta jarduketaren kargu egin zen Udaltzaingoaren patruila bat iritsi arte atxiki zuten.

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten,  zauri larriak baitzituen.

Bertaratu ziren Ertzaintzaren baliabideak egin ziren ikerketaren kargu, eta polizia-aurrekariak dituen 48 urteko susmagarria atxilotu zuten, homizidio-ahalegina leporatuta.  Ertzaintza erasoaren arrazoiak argitzen eta kasuaren inguruabarrak ikertzen ari da.

Atxilotua poliziaren-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak egitera. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.