Irun, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Aiako Harrian erorita

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak mobilizatu egin dira Aiako Harriako mendigunean izandako erorikoaren ondorioz zauritutako emakume bat erreskatatzeko. Behe-lainoa dela eta, erreskatea lurrez egin da, biktima ohatilan eramanez, eta hainbat orduz luzatu da.

Gaur, igandea, 12:53an, Nafarroako 112 larrialdi zerbitzuek Aiako Harrian mendizale batek istripua izan duela abisua jaso dute. Zaurituak hanka batean haustura bat izan zezakeen eta beste zauri batzuk ere erorikoaren ondorioz.

Mendiko behe-lainoa dela eta, lurreko larrialdi-baliabideak mobilizatu behar izan dira, bai Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, bai Gipuzkoako suhiltzaileak.

Ertzaintzako eta suhiltzaileen erreskate-baliabideak igo egin dira, Osakidetzako osasun-taldearekin batera, zauritua immobilizatu eta ambulantziaraino eramateko, erreskatatzaileek ohatila batean eramanda. Mendiaren zailtasun teknikoengatik, batez ere jaitsieraren lehen zatian, erreskatea oso neketsua izan da.

19:00ak ondoren, erreskate eta osasun-baliabide guztiak biktimarekin batera iritsi dira Elurretxeko aparkalekura, GI-3454 errepidearen ondora, Oiartzunen, eta zauritua ospitalera eraman dute ambulantzia medikalizatu batean.