Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik


25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-07-14

Atzo goizaldean, Ertzaintzak dokumentaziorik ez zuten 24 pertsona zeramatzaten hiru furgonetaren gidariak atxilotu zituen Hernanin. Gainera, atxilotuak gidabaimenik gabe gidatzen ari ziren, eta haietako batek faltsututako dokumentazioa zuen.

Atxiloketak atzo, igandea, goizaldean egin zituzten AP-8 autobideko zerbitzugune baten inguruan, Hernanin. Prebentziozko kontrola egiten ari ziren Ertzaintzaren errepideko delituen ataleko agenteek furgonetak geldiarazi zituzten eta irregulartasun batzuk atzeman zituzten.

Polizia-jarduketan, agente jarduleek egiaztatu zuten furgonetetan dokumentaziorik ez zuten 24 pertsona zihoazela, eta hauek bidaiaren arrazoiari buruzko bertsio kontrajarriak eman zizkieten. Hiru gidariek ere ez zuten dokumentaziorik, eta pertsonen legez kanpoko trafikoagatik atxilotu zituzten. Bestalde, eginbideak ireki dizkiete bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ere, zegokion baimenik gabe gidatzeagatik. Gidarietako bati dokumentuak faltsutzearen delitua ere leporatu diote, beste pertsona baten dokumentazio faltsutua aurkeztu baitzuen.  

Hiru atxilotuak, nazionalitate indiarra eta pakistandarra dutenak, 21 eta 39 urte bitartekoak dira, eta gaur goizean bertan jarri dituzte epailearen eskuetan.