25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik
Prentsa zerbitzua
2025-07-14
Errenteriako Ertzain-etxeko agenteek gizon bat atxilotu dute gaur arratsaldean Errenterian, Murtziako Torre Pacheco herrian izandako istiluekin lotuta.
Gaur, astelehena, arratsaldeko 17:30ak aldera, Errenteriako Ertzain-etxeko agenteek, herritarrak babesteko eginkizunetan, eta Ertzaintzak urte hasieratik bertan garatzen ari den lapurretak prebenitzeko plan baten barruan, gizon bat identifikatu dute Errenteriako tren-geltokian. Pertsona hau atxilotzeko agindua emana zuen Murtziako Torre Pacheco udalerriko Guardia Zibilak.
Gizona ertzain-etxera eraman dute, eta agintaritza judizialari eta atxiloketa agindu duen polizia-kidegoari gertatutakoaren berri eman diete. Azken horrek hartuko du 19 urteko atxilotuaren ardura.