Bi atxilotu eta bi ikertu Gasteizen adingabe bati beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik


25_0480 Bi atxilotu eta bi ikertu Gasteizen adingabe bati beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik

Bi atxilotu eta bi ikertu Gasteizen adingabe bati beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2025-07-17

Atzo arratsaldean, Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen eta, ikertu gisa, eginbideak ireki zizkien beste biri, adingabe bati beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik, patin elektriko bat kendu baitzioten.

Patinetea joan den ekainaren amaieran lapurtu zuten Arabako hiriburuan. Aipatutako lau gazteak adingabearengana hurbildu ziren eta patinetea kendu zioten, eta heriotza-mehatxuak egin zizkioten, sakaketarik ez jartzeko esanez.

Gertatutakoaren berri izan zuenean, Ertzaintzak zegokion ikerketa hasi zuen lapurretan parte hartu zutenak identifikatu eta aurkitzeko. Egindako ikerketaren ondorioz, Ertzaintzak jakin ahal izan zuen lapurreta gertatu eta egun batzuetara, Udaltzaingoak gazteen arteko borroka batean esku hartu zuela Gasteizen, eta zalantzazko jatorria zuten bi patinete elektriko konfiskatu zituela, horietako bat adingabeari lapurtutakoa.

Lapurretaren egileak identifikatu ondoren, eta parte-hartze mailaren arabera, atzo arratsaldean bi buruak atxilotu zituzten eta beste bi gazte inputatu zituzten gertakarian parte hartzeagatik. Egindako eginbideak eta atxilotuak, 19 eta 20 urtekoak, gaur goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.