Anoeta, txirrindulari bat hil da zirkulazio istripuan


25_0481 Anoeta, txirrindulari bat hil da zirkulazio istripuan

Anoeta, txirrindulari bat hil da zirkulazio istripuan

Servicio de prensa

2025-07-18

Txirrindulari bat hil da ostiral arratsalde honetan, GI-3630 errepidean, Anoeta parean, ibilgailu batek harrapatu ostean.

Zorigaiztoko ezbeharra arratsaldeko zortziak aldera gertatu da GI-3630 errepidean, Anoeta parean, ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu eta zauri oso larriak jasan ondoren.

Bertaratutako osasun-taldeak haren bizitza salbatzeko egindako ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, eta laguntza ematen ari zitzaion medikuak biktima hil dela berretsi du.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, istripu tragikoa nola gertatu den argitzeko.