Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gaur desagertutako 77 urteko emakume baten bila ari dira Hermuan (Araba)


25_0506 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gaur desagertutako 77 urteko emakume baten bila ari dira Hermuan (Araba)

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak gaur desagertutako 77 urteko emakume baten bila ari dira Hermuan (Araba)

Servicio de prensa

2025-07-29

Larrialdietako baliabideen dispositibo handi bat Hermuan (Barrundia, Araba) desagertutako emakume baten bila ari da gaur arratsaldetik. Operatiboa Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatzen du.

Gaur, asteartea, 16:00ak baino minutu batzuk lehenago, senide batek jakinarazi du emakumea etxetik atera dela eguerdian, eta ez zekitela ezer haren gainean. Hasiera batean, herritarrak Hermuako inguru eta pistetatik ibili dira, baina ez dute aurkitu.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, mendiko agenteak eta helikoptero bat, Gasteizko Herritarren Babeserako patruilak, Ertzaintzaren eta Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldearen Txakur Unitatea, Arabako Gurutze Gorriko eta DYAko kideak,  Aguraingo suhiltzaileak eta Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua ari dira bilaketa lanak egiten Arabako lautadako landa-ingurune horretan.