Chillida eta arteak erakusketako diseinu grafikoa saritu dute

Chillida eta arteak erakusketako diseinu grafikoa saritu dute
Donostia Kultura

Pere Álvaro diseinatzaileak Chillida eta arteak erakusketarako egindako lana saritua izan da ADG Laus 2025 sarietan: Erakusketen grafika sailean brontzezko saria jaso du. Sorkuntza eta diseinu adituek osatutako epaimahaiak tipografiaren erabilera nabarmendu du; hain zuzen, tipografia erakusketako pieza bat gehiago balitz bezala erabili izana, baita haren sorkuntza maila eta emaitza formala ere.

Elkarriketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa 2024ko udan aurkeztu zen San Telmo Museoan. María Bolañosek egin zituen komisario lanak eta izen handiko artisten ia 100 lan bildu zituen; hala nola, Chillida, Miró, Moore, Giacometti, Richier edota Picassoren obrak. 37.000 bisitari inguruk ikusi zuten erakusketa.

Associació de Disseny Gràfic i Comunicació Visual irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 1964az geroztik urtero banatzen ditu ADG Laus sariak; sektorean sona handiko sariak dira estatu mailan.