Ertzaintzak adingabeen ustezko sexu-erasotzaile bat atxilotu du Donostian


25_0522 Ertzaintzak adingabeen ustezko sexu-erasotzaile bat atxilotu du Donostian

Ertzaintzak adingabeen ustezko sexu-erasotzaile bat atxilotu du Donostian

Prentsa zerbitzua

2025-08-08

Joan den asteazkenean, 2025eko abuztuaren 6an, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusietako Adingabeen Atal Nagusiak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen Donostiako Altza auzoan, hainbat adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta.

Ikerketari uztailaren hasieran ekin zioten, Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituaren eta horrekin lotutako beste delitu batzuen berri izan zuenean, salaketa jarrita.

Une horretatik aurrera, eta ikerketa ustezko erasotzailea atxilotuta amaitu arte, Ertzaintzaren Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat unitatek koordinatuta lan egin zuten gizona identifikatu eta lokalizatu ahal izateko, eta, azkenean, abuztuaren 6an atxilotu zuten eta haren etxea miatu zuten. Gizona 2025eko abuztuaren 7an jarri zuten epailearen eskuetan, eta instrukzioko epaileak behin-behinenean espetxeratzeko agindua eman zuen.