Azpeitian izandako desordena publikoak direla eta Ertzaintzak abiatutako ikerketaren ondorioz, orain arte adingabe bat atxilotu dute eta beste hamar gazte ikertu dituzte.
Istilu larriak uztailaren 20ko goizaldean gertatu ziren, Ertzaintzaren patruila batek gazte bat hiri-altzarietan pintada bat egiteagatik identifikatu ondoren eta ondasun publikoak zikientzeagatik zigorra ezartzea proposatu zioten.
Handik gutxira, gazte talde handi bat Udaltzaingoaren egoitzara joan zen eta agenteei errieta eta eraso egin zien. Ertzaintzaren patruilak joan zitzaizkion laguntzera, eta esku hartu behar izan zuten egoera bideratzen saiatzeko. Istilu horien ondorioz, bi ertzain zauritu ziren.
Urola-Kostako ertzain-etxean gertakari horiek ikertzen hasi ziren, eta, ikerketen ondorioz, 16 urteko adingabe bat atxilotu zuten. Beharrezko polizia-eginbideak egin ondoren, aske geratu zen, eta hamar gazteri eginbideak ireki zizkieten, ikertu gisa. Guztiei egozten zaie desordena publikoa eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea.
Ikerketa zabalik dago oraindik, eta ez da baztertzen pertsona gehiago atxilotzea edo ikertzea desordena publiko horietan parte hartzeagatik.