Larrialdietako Aholku Batzordeak gaur goizean egindako bileran egiaztatu duenez, iragarpen meteorologikoak oso txarrak dira oraindik, eta sute-arriskuak muturrekoa izaten jarraitzen du aste osoan Nafarroan. Hori dela eta, INFONA planaren 2. Egoera Operatiboa aktibatuta mantentzea erabaki du, Zarrakazteluko sutea itzaltzeko lanek jarraitzen duten bitartean.
Larrialdietako Aholku Batzordeak gogorarazi du iragarpen meteorologikoak oso txarrak direla oraindik, eta sute-arriskua oso handia izango dela aste osoan