Irunen atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Irunen, asteartean Pio XII.a auzoan, indarrez tira eginda, oinezko bati urrezko katea kentzeagatik.

Asteartean, hilaren 2an, arratsaldeko ordu bata aldera, 112ra egindako dei baten bidez ohartarazi zuten indarkeria erabiliz lapurreta egin zutela Irungo Pio XII.a auzoan. Berriemailearen arabera, gizon batek, indarrez tira eginda, lepoan zeraman katea lapurtu zion emakume bati.

Bertaratu ziren Irungo Ertzain-etxeko agenteek, egindako ikerketei esker, egitateen egilea nor zen jakin ahal izan zuten. Lapurra ordu batzuk lehenago atxilotuta egon zen antzeko gertakariengatik, hain zuzen ere, astelehenean, irailaren 1ean, arratsaldeko seiak aldera, Irungo Alde Zaharrean indarkeria erabiliz urrezko kate bat lapurtzeagatik eta egun berean, arratsaldeko zortziak baino lehentxeago, indarkeria erabiliz telefono mugikor bat lapurtzeagatik. Gertakari horiengatik astelehenean bertan, iluntzeko zortziak aldera, atxilotu zuten, eta hurrengo egunean, goizeko hamar eta erdiak aldera, jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.

Atxilotuak, 24 urtekoak, aurrekari ugari ditu polizia-kidego desberdinetan, eta gaur goizean agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren, epaileak Donostiako Espetxean sartzeko agindua eman du.