25_0607 Ugao-Miraballeseko zinegotzi baten etxebizitzan kalteak eragin dituzte, balkoira pibote bat bota ostean

Ugao-Miraballeseko zinegotzi baten etxebizitzan kalteak eragin dituzte, balkoira pibote bat bota ostean
Servicio de prensa
2025-09-14
Ugao-Miraballeseko zinegotzi batek kalteak izan ditu bere etxebizitzako balkoian, goizaldean udal-pibote bat jaurti ostean.
Goizaldeko 01:00ak pasata, Ugao-Miraballeseko (Bizkaia) bizilagun eta zinegotzi batek Ertzaintza bertaratzeko eskatu du; izan ere, minutu batzuk lehenago, ezezagun batzuek objektu sendo bat jaurti dute balkoiaren kontra.
Ertzaintza bertaratu zenean, egiaztatu zuten pibote batek pertsiana jo zuela, eta kaltetu egin zuela.
Ertzaintzak beharrezko ikuskapena egin zuen gertakariak argitzeko.