Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Ataunen istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute


25_0608 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Ataunen istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Ataunen istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2025-09-14

Ertzaintzaren helikoptero batek gazte bat erreskatatu du gaur, igandea, goizean Ataungo (Gipuzkoa) mendi eremu batean bere bizikletarekin istripua izan ostean. Zauritua ospitalera eraman behar izan dute.

Ezbeharra gaur goizeko hamaikak baino lehentxeago gertatu da, SOS Deiak 112 Larrialdi Zerbitzura deitu dutenean, Ataungo baso-pista batean txirrindulari bat erori dela eta min hartu duela ohartarazteko.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, Larrialdi Zerbitzuko hainbat baliabide bertaratu dira, besteak beste, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldea eta Ertzaintzaren helikoptero bat. Horiek gaztea erreskatatu dute, eta, jarraian, Zumarragako ospitalera eraman dute.