Bi atxilotu Ondarroan auto batean lapurreta egiteagatik

Ertzainek 21 eta 22 urteko bi gazte atxilotu dituzte goizaldean Ondarroan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuek auto baten leihoa hautsi dute eta barrutik hainbat gauza hartu dituzte.

Gaur goizaldeko hiruak aldera, pertsona batek SOS Deiak 112ra deitu du Ondarroako herrigunean, kalean, aparkatuta zegoen auto batean lapurretan ari zirela esanez.

Bertaratu diren polizia-dotazioek atzeko leihoak hautsita zituen eta barruan dena nahastuta zuen auto bat aurkitu dute. Berehala, inguruan bi gazte aurkitu dituzte aparkatutako autoen artean makurtuta, eta haiek, ertzainek ikusi egin dituztela konturatu direnean, bi motxila bota dituzte patio batera.

Motxilak berreskuratu dituztenean, egiaztatu ahal izan dute, barruan, beste hainbat objekturen artean, kirol-materiala eta bozgorailu eramangarri bat zeudela. Handik pixka batera, autoaren jabearekin hitz egitea lortu dute, eta honek ertzainei egiaztatu die material hori guztia bere jabetzakoa zela, eta bi susmagarriak atxilotu dituzte, beraz, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik.

Bi atxilotuak, polizia-aurrekariak dituzten 21 eta 22 urtekoak, dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.