Zer esan nahi du, eskubideei eta betebeharrei dagokienez, Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea izendatutako udalerri batean bizitzeak eta etxebizitza Alokairu Poltsari lagatzeak dakartzan onurak dira Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak iraila eta urria bitartean antolatu dituen topaketetan jorratuko diren bi gai nagusiak. Herritarrei irekita, lehenengoa Zizur Nagusian izango da, irailaren 18an, eta ondoren hitzaldiak izango ditu Elizondon, Iruñean, Burlatan, Azkoienen eta Antsoainen.
Nafarroako Gobernuak berriro ekingo die Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea eta Alokairu Poltsaren aitorpenari buruzko topaketei sei udalerrietan
