Gernikan atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gaztea

Ertzainek joan den astean Gernikan oinezko bati lapurreta egin zion gaztea atxilotu dute.

Irailaren 9an, Gernikako bizilagun bati lapurreta egin zion gizon batek etxeko atarian sartzera zihoanean. Gero salatu zuenez, gizonak lepotik heldu zion besoekin, eta aurre egin zionean labana bat atera zuen, eta biktimak ebakiak egin zituen armari heltzen saiatu zenean. Azkenean, dirua kentzea lortu zuen eta ihes egin zuen.

Aurretik, biktima joko-areto batean egon zen, eta makinetako batean saria lortu zuen. Horren lekuko lokaleko beste bezero bat izan zen, eta biak zigarroa erretzen ere aritu ziren establezimenduaren kanpoaldean, eta pertsona horrek egin zion gero lapurreta, indarkeria erabiliz, bere etxe inguruan.

Gernikako Ertzain-etxeak egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan zuten delituaren egilea, eta atzo atxilotu zuten Gernikan bertan.

Atxilotua, polizia-aurrekariak dituen 22 urteko gizona, gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.