Bilbon atxilotu dute beste gazte bati hainbat labankada eman ondoren


25_0642 Bilbon atxilotu dute beste gazte bati hainbat labankada eman ondoren

Erabilitako labana edukiontzi batean aurkitu zuten

Bilbon atxilotu dute beste gazte bati hainbat labankada eman ondoren

Servicio de prensa

2025-09-26

Atzo gauean, Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Bilbon homizidio-ahalegina leporatuta. Atxilotuak hainbat labankada eman zizkion biktimari, eta ospitalera eraman zuten.

Erasoa gaueko bederatziak aldera gertatu zen Bilboko Abando auzoan. Biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen zuten, aurretik desadostasunen bat izan zutelako.  Kalean topo egin zutenean, gazteenak labana batekin eraso egin zion besteari, eta ebakiak egin zizkion lepoan, toraxean eta gorputzeko beste atal batzuetan. Biktima ospitalera eraman zuten, hasieran batean, behintzat, larriak ez ziren zauriekin.  

Hainbat oinezkok atxiki zuten erasotzailea, bertaratu ziren polizia-baliabideak haren kargu egin ziren arte, eta homizidio-ahalegina leporatuta atxilotu zuten.  

Erasoan erabilitako arma gertakarien lekutik hurbil zegoen edukiontzi batean aurkitu zuten.

Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta gaur goizean bertan jarri dute agintari judizialaren eskuetan.