Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteak Ureztatzeen Foru Planaren eta Ebroko Plan Hidrologikoaren arteko koordinazioa indartu dute

Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteak Ureztatzeen Foru Planaren eta Ebroko Plan Hidrologikoaren arteko koordinazioa indartu dute

PRUEBA

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivite eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) presidentea den Carlos Arrazola Zaragozan bildu dira, Ureztatzeen Foru Plana eguneratzeko izapidean egindako aurrerapenak aztertu eta bateratzeko helburuarekin. Tresna hori ezinbestekoa da Nafarroako Foru Komunitatean dauden ureztatze-azpiegiturak etorkizunean modernizatzeko.