Emakume bat atxilotu dute Pasaian, bikotekideari arma zuri batekin erasotzen saiatzeagatik


25_0671 Emakume bat atxilotu dute Pasaian, bikotekideari arma zuri batekin erasotzen saiatzeagatik

Emakume bat atxilotu dute Pasaian, bikotekideari arma zuri batekin erasotzen saiatzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2025-10-11

Ertzaintzako agenteek 33 urteko emakume bat atxilotu dute gaur goizean Pasaian, etxeko indarkeriaren esparruan lesioak eragiten saiatzea egotzita. Antza denez, eztabaida bat izan zuen bikotekidearekin familiaren etxebizitzan, eta labana batekin zauritzen saiatu zen.

Gaur goizeko hamarrak pasata, herritar batek Pasaiako hirigunetik zihoan Ertzaintzaren patruila baten arreta eskatu du. Pertsona horrek agenteei azaldu dienez, bere bikotekidearekin eztabaida bat izan zuen familiaren etxebizitzan, inguruan, eta hark aizto batekin eraso zion, baina ez zuen zauritzea lortu, motxila batekin babestu baitzen.

Horiek horrela, zenbait polizia-patruila etxebizitzara joan dira, eta susmagarria atxilotu dute, etxeko indarkeriaren eremuan lesio-saiakuntzako delitu bat egotzita.

Atxilotua, 33 urtekoa, epailearen esku utziko dute polizia-eginbide egokiak amaitzen direnean.