Ertzaintzak espedientea ireki dio Falange Española-ren kontzentrazioaren sustatzaileari


25_0682 Ertzaintzak espedientea ireki dio Falange Española-ren kontzentrazioaren sustatzaileari

Ertzaintzak espedientea ireki dio Falange Española-ren kontzentrazioaren sustatzaileari

Servicio de prensa

2025-10-15

Ertzaintzak ikerketa zabalik du igande goizean Gasteizen izandako istiluengatik. Urriaren 12an, Falange Española-k elkarretaratzea antolatu zuen“La unidad de España ni se vota ni se negocia” lelopean. Era berean, hainbat kolektibok kontramanifestazio bat deitu zuten Falangea Gasteizen zegoela salatzeko. Jardunaldia istilu larriekin amaitu zen Arabako hiriburuko kaleetan, eta 19 pertsona atxilotu zituzten desordena publikoengatik eta hogei bat ertzain arin zauritu ziren.

Ertzaintzak hasitako ikerketa horren ondorioz, espedientea ireki zaio Falange Española-ren kontzentrazioaren sustatzaileari Konstituzioaren aurreko banderak erabili eta ustez Herritarren Segurtasunari buruzko Legea ez betetzeagatik. Gainera, kontzentrazio-eskaeran adierazitako baldintzak ez betetzea ere leporatzen zaio: antolatzaileak tresna arriskutsuak (makilak) garraiatzeko kontrolik ez izatea eta bertaratutakoek Ertzaintzak berariaz mugatutako kontzentrazio-eremua ez errespetatzea.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du igandean Gasteizen gertatutako guztia argitu ahal izateko.