Epailetzako eta magistraturako ehun bat profesionalek eta eragile juridiko eta instituzionalek parte hartuko dute gaurtik aurrera Iruñean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI/INAI) eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak antolatu dituzten jardunaldietan, justizia-arloan genero-ikuspegia txertatzea lantzeko. Jardunaldien helburua da emakumeen aurkako indarkeriaren arloko analisia eta hausnarketa sustatzea, eremu judizialetik biktimei eta bizirik atera direnei ematen zaien arreta hobetzearren.
Ehun bat profesionalek hartu dute parte NABIk eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Iruñean antolatutako ‘Genero ikuspegidun Justizia’ jardunaldietan
