25_0692 Ertzaintzak Juan José Pacheco Cano, ETAk 1988an hil zuen agentea, omendu du

Ertzaintzak Juan José Pacheco Cano, ETAk 1988an hil zuen agentea, omendu du
Servicio de prensa
2025-10-16
Ertzaintzak orain dela 37 urte ETAk hil zuen Juan José Pacheco Cano ertzaina omentzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian Zumarragan. Omenaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua eta Mikel Treku Ikerketa Kriminalaren Ataleko burua izan dira, beste polizia-agintari eta lankide batzuekin batera.
Zumarragako Ertzain-etxean gaur eguerdian egin den ekitaldian, Ertzaintzaren buruak idatzi bat irakurri du Juan José Pachecoren omenez. Jarraian, Ertzaintzaren zuzendariak lore-eskaintza egin du eta, amaitzeko, minutu bateko isilunea egin da.
Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute lankidearen oroimenez.
Juan José Pacheco 1988ko urriaren 16an hil zuen ETAk Legazpin, Madril-Irun trenbidean, Brinkolako tunelean jarritako bonba tranpa bat lehertuta.
Konpromisoa Memoriarekin
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
- Carlos Díaz Arcocha (1985).
- Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
- Juan José Pacheco Cano (1988).
- Luis Hortelano García (1989).
- Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
- Joseba Goikoetxea Asla (1993).
- José Luis González Villanueva (1995).
- Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
- Ramón Doral Trabadelo (1996).
- José María Aguirre Larraona (1997).
- Jorge Díez Elorza (2000).
- Mikel Uribe Aurkia (2001).
- Iñaki Totorika Vega (2001).
- Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
- Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).