Gaur goizean, Ertzaintzak Donostiako Guardiako Epaitegira eraman du joan den asteazkenean Zarautzen (Gipuzkoa) emakume bat hiltzearen ustezko egilea.
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuaren bidez (SOS DEIAK 112), Zarauzko etxebizitza partikular batean hildako pertsona bat agertu zela jakin zen.
Etxebizitzan bertaratu ziren osasun-langileek biktima, 53 urteko emakume bat, hil zela egiaztatu baino ezin izan zuten egin. Bestalde, agerian geratu ziren indarkeriazko heriotza ekar zezaketen zenbait alderdi.
Horiek horrela, Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuak bere gain hartu zituen ikerketa-eginbideak, heriotza zer egoeratan gertatu zen argitzeko, eta beharrezko kudeaketak egin zituen Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren laguntzarekin.
Jasotako zantzuetan oinarrituta, eta ustezko erasotzaileak ihes egiteko aukera kontuan hartuta, susmagarria atxilotu zuten. Egindako ikerketetan, biktimak erasotzailearekin noizbehinkako harremana zuela, sarriagoa azken aldian, egiaztatu ahal izan zen. Horrenbestez, atxilotuari homizidio-delitua egotzi zaio genero-indarkeriaren eremuan.
Atxilotua, 47 urtekoa, epailearen esku jarri dute gaur goizean, Azpeitiko guardiako epaitegian.