Ertzaintzak Bilboko portuan egin den Kai Jaian parte hartu du


25_0702 Ertzaintzak Bilboko portuan egin den Kai Jaian parte hartu du

Ertzaintzak Bilboko portuan egin den Kai Jaian parte hartu du

Servicio de prensa

2025-10-19

Gaur goizean, Getxoko gurutzaontzien terminaleko kaian egin da Kai Jaiaren hamargarren edizioa, eta Ertzaintzak Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroarekin erreskate-simulakro bat egiten parte hartu du, baita Txakur Unitatearen erakustaldi bat egiten ere.

Gaur igandea, goizean, Kai Jaiaren edizio berri bat egin da Getxon, eta Ertzaintzak parte-hartze nabarmena izan du egindako jarduera ugarien barruan.

Zaintza eta Erreskate Unitateak simulakro bat egin du, eta horren barruan helikoptero batek itsasoan zegoen pertsona bat erreskatatu eta kaira eraman du.

Ondoren, Txakur Unitateak erakustaldia egin du espezialitate desberdinetako txakurrekin jaieguna ospatzeko hurbildu den jende ugariaren aurrean.

Gainera, Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak robot desaktibatzaile bat eta NRBQ (Nuklearrak, Erradiologikoak, Biologikoak edo Kimikoak) intzidenteei erantzuteko erabilitako materiala jarri ditu ikusgai.

Era berean, herritarren babeserako agenteek hainbat opari banatu dizkiete Ertzaintza Bilboko portuan egiten ari den lana ezagutzeko interesa agertu duten pertsona guztiei.