25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2025-10-20
Ertzainek espainiar nazionalitateko hiru gizon, 47 urteko bat eta 21 urteko beste bi, atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, Peñacerrada-Urizaharreko etxe batean eta bertako taberna batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Etxeko jabeak in fraganti harrapatu ditu.
Gaur goizaldeko ordu biak baino lehentxeago, poliziaren laguntza eskatu dute Peñacerrada-Urizaharreko etxe batean, jabeak etxean gizon batzuk lapurreta egin nahian harrapatu baititu. Salatzailea borrokan aritu da lapurretako batekin, eta delitugileak ihes egin du, beste bi konplizerekin batera.
Adierazitako lekura berehala bertaratu diren agenteek eremua ikuskatu dute eta zaintza-dispositibo bat ezarri dute, eta handik ordubetera aurkitu dituzte susmagarrien ezaugarriekin bat zetozen gizon batzuk taberna batetik presaka irteten. Agenteek hiru gizonak atzeman dituzte, eta tabernan lapurreta egin dutela egiaztatu dute, inguruan aparkatuta zuten autoan dirua eta bertatik lapurtutako salgaiak aurkitu baitituzte.
Egoera horren aurrean, eta beharrezko frogaketak egin ondoren, identifikatutako hiru gizonak bi delituetan inplikatuta egoteagatik atxilotu dituzte. Jarraian, atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko eginbideak betetzera, horiek amaitutakoan agintari judizialaren eskuetan jartzeko.