Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

Imanol Pradales Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da gaur arratsaldean, Bilboko BBK Aretoan.

Imanol Pradalesi harrera egin diote Oier Plaza dokumentalaren zuzendariak, Unai Egia ikertzaileak eta Anton Gandariasek, Anjel Lekuonaren ilobak.

‘Popel’ Pragan estreinatu zen joan den apirilean, eta Unai Egia irakaslearen — Bilbotik Pragara — ikerketa kontatzen du, nazismoaren biktimen isilpeko memoriarekin.