Gazte bat atxilotu dute eta beste bat ikertu Amurrioko taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, osteguna, goizaldean, Amurrion, bertako ostalaritza-establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Beste bat gertaeran ustez parte hartu izanagatik ikertu dute.

Goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote Amurrioko taberna bateko intrusio-alarma aktibatu dela. Herrian zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat berehala hurbildu da adierazitako establezimendura, eta egiaztatu du leiho bat zabalik zegoela eta behartu izanaren ageriko zantzuak zituela.

 Une horretan lokalean inor ez zegoela egiaztatu ondoren, agenteek ingurua miatu dute, eta susmagarriak iruditu zaizkien bi gazte ikusi dituzte. Agenteek inguruan zertan ari ziren galdetu diete, baina ezin izan dute arrazoizko azalpenik eman.

 Egindako ikerketen ondorioz, egiaztatu dute identifikatuetako bat tabernan sartu dela adierazitako leihotik, eta indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute. Era berean, eginbideak ireki dizkiote magrebtar jatorria duen 25 urteko bere lagunari, delitu-egintza horretan ustez parte hartu izanagatik. 

 Atxilotua, 22 urtekoa, hau ere magrebtar jatorrikoa, polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak egin eta, horiek amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.