25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen

Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen
Servicio de prensa
2025-11-07
Ikerketa Kriminaleko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuak joan den urrian, Irungo Ertzain-etxeak egindako polizia-jarduketa baten ondorioz, hasitako ikerketari esker, gizon bat atxilotu dute substantzia sorgorgarrien 1 kg inguruko 100 pakete zituzten hiru maletarekin harrapatu ondoren.
Pakete horietatik 85ek kokaina zuten eta beste 15ek, ustez, metanfetamina. Droga horren 100 kiloen gutxi beherako balioa 3 milioi euro ingurukoa izango litzateke merkatuan.
Atxilotua, europar jatorriko 46 urteko gizona, joan den urriaren 27an atxilotu zuten Irunen, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, eta epailearen eskuetan jarri ondoren, espetxeratzeko agindua eman du.
Ertzaintzak Gipuzkoan atzeman duen kokaina-kargamenturik handiena da, eta horrek agerian uzten du Gipuzkoa Frantziako mugatik gertu egoteak lurraldea behin eta berrizko leku estrategiko bihurtzen duela droga-trafikoarekin lotutako talde kriminalek erabiltzen dituzten ibilbideetan.