Adin batetik aurrera bizilekua aukeratu ahal izateko “Non eta nola bizi nahi dut” gida lagungarria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

Adin batetik aurrera bizilekua aukeratu ahal izateko “Non eta nola bizi nahi dut” gida lagungarria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

Euskadi Lagunkoia Berriak udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko bidean adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatu nahi du. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak bultzatutako proiektu honek dagoeneko 87 udalerriz osatutako sarea sortu du (37 Bizkaian, 27 Gipuzkoan eta 23 Araban). Euskadi Lagunkoia Berria Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako Age Friendly Environments Programme ekimenean oinarrituta dago eta Euskadin esparru honetan emandako aurrera pausuak aintzat hartuta 2026an Adinekoekin Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen Munduko III. Kongresua Donostian egingo da.

2025ean Euskadi Lagunkoia Berria sareak egindako jardunaldi nagusiaren ardatza etxebizitza eta belaunaldien arteko begirada izan da eta topaketak Gasteizko Europa Jauregian 150 pertsona batu ditu. Partaideen artean 87 taldeetako ordezkariak, udaletako hainbat teknikari, zinegotzi eta alkate eta hirugarren sektore sozialeko elkarteetako ordezkariak nabarmendu behar dira.

Euskadi Lagunkoia Berriaren aurtengo erronkak etxebizitzaren inguruko beharrizanak identifikatu ditu. Etxebizitzak zaintza-beharretara egokitzeko beharraren inguruan dagoen kezkak, gazteentzako etxebizitzarik ezak, bakardade-egoera desberdinek, bizitegi-eredu tradizionalaren ordezko etxebizitzen eskasiak, belaunaldien artean harremanak izateko beharrak… erronka hori aukeratzea ekarri du.

Euskadin bakarrik bizi diren pertsonen etxebizitza kopuruaren erdian baino gehiagotan 65 urtetik gorako pertsonak bizi dira.  Era berean zaintzaren bat behar izan arren  adinekoen %75ak nahiago du bere etxean jarraitu, %25ak beste bizileku bat nahiko luke. Hauei guztiei erantzunak ematen jarraitu behar dugu gaur egungo beharrizanetara egokituta eta komunitatea indartuko duen belaunaldien arteko begirada galdu gabe” esan du Nerea Melgosa sailburuak.

Gaurko jardunaldian hainbat bizikidetza eredu aurkeztu dira:

Ametxe, landa-etxebizitza kooperatiba (Gordexola, Bizkaia): Irabazi asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba da, autopromozioz eta jabetza kolektiboan antolatua, Bizkaian etxebizitza eskuragarriago, jasangarriago eta eraginkorrago baten aldekoa. Ametxe baserria birgaitu ostean gaur egun sei bizikidetza-unitatek osatzen dute. Kooperatibak kudeatzen ditu eta bazkideei lagatzen die erabilera. Espazioak eremu pribatuak eta instalazio komun ugari biltzen ditu —sukaldea, jangela, garbitegia, erabilera anitzeko gelak eta nekazaritza ekologikoko baratzea, besteak beste—. Elkarren arteko laguntza, bizitzaren malgutasuna eta gizartearen zerbitzura dagoen bizikidetza-eredu berritzailea sustatzen ditu.

Axuntase, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba da (Llanera, Asturias): Etxebizitzen jabetza kolektiboa da, eta multzoak 36 etxebizitza pribatu ditu, 2 eta 3 logelakoak, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako instalazioekin. Horrez gain, badira espazio komunak ere: jolastokia, garbitegia, erabilera anitzeko gelak, sukalde eta jangela komunitarioak, lorategia, biltegia eta aparkalekua. Komunitate hau belaunaldi artekoa da eta adin guztietako pertsonentzat irekia, belaunaldien arteko bizikidetza sustatuz.

Calico: Care and Living Community (Forest, Belgika): Bruselan kokatutako belaunaldi arteko eta elkartasuneko etxebizitza-proiektua da. Helburua  etxebizitza eskuragarriak eskaintzea eta belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza sustatzea da elkartasuna eta laguntza bultzatuz. 34 etxebizitza-unitate ditu, gizarte-etxebizitzak zein alokairuzkoak barne, eta etxerik ez duten pertsonentzat edo egoera ahulean dauden emakumeentzat aterpe segurua eskaintzen du.

Lugaritz: bizitza osorako etxebizitzak (Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa): Esperientzia berritzailea da Gipuzkoan: 54 etxebizitza alokairuan, etxe arrunt gisa bizitzeko diseinatuak. Erabat egokituak eta irisgarriak dira, eta bizitzeko modu, estilo eta erritmo anitzak errespetatzen dituzte. Lugaritzeko etxeak laguntza edo zaintza behar duten (edo etorkizunean behar ditzaketen) pertsona eta familientzat pentsatuta daude. Gainera, egunero etxez etxeko laguntza kontratatzeko aukera eskaintzen da, goizeko 8etatik gaueko 10ak arte, pertsona bakoitzaren bizitza-planarekin uztartuta.

Trabensol: adinekoen cohousing-a (Torremocha del Jarama, Madrid):

Espainiako lehen “adinekoen cohousing” esperientzia da, Madrilgo mendialdeko herri batean kokatua. 54 apartamentu ditu, 50 metro koadrokoak, pertsona bakarrarentzat edo bikoteentzat. Espazio komunak ere baditu: jangela, liburutegia, lorategia, garbitegia eta erabilera anitzeko gelak, besteak beste. Kooperatiba honetan bazkideak ez dira etxebizitzen jabe, erabilera-eskubidea dute; komunitatea, berriz, modu kolektibo eta demokratikoan kudeatzen da.

Huis Perrekes. Zaintzak dituzten etxebizitzak dementzia duten pertsonentzat (Geel, Belgika): 1986an sortua, Oosterlon (Belgika) dagoen etxebizitza- eta eguneko zentro-konplexu bat da. Dementzia duten pertsonentzat ostatua, arreta eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, adinari erreparatu gabe eta bizitzaren amaierara arte. Lau etxebizitza edo bizikidetza-unitate ditu, guztira 16 pertsona bizi direlarik bertan, gaitasun kognitiboaren maila desberdinekin. Etxebizitza bakoitza bi solairuko etxe arrunt baten moduan diseinatuta dago, inguruan lorategi txiki batez inguratuta. Horrez gain, komunitate osoari irekita dagoen auditorio txiki bat dauka

 

Gida

Euskadin zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko gertutasunaren ikuspegia landu eta autonomia, bizikidetza eta adineko pertsonen bizi-kalitatea sustatuko dituzten inguruneak bultzatzea helburu izan ditu gaurko jardunaldiak. Helburu honi jarraiki adinekoei une honetan martxan dauden eredu ezberdinen berri emateko “Non eta nola bizi nahi dut” izeneko gida berria argitaratu da. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailetik komunitateei, tokiko erakundeei eta herritarrei gida hau hausnarketarako eta ekintzarako tresna gisa erabiltzeko gonbidapena egiten zaie.

Gidak, alde batetik, bizitzan zehar, eta bereziki pertsonek zaintza behar dutenean, non eta nola bizi nahi duten inguruko hausnarketa bultzatzen du. Bestetik nazioarte, estatu eta Euskadi mailan eskuragarri dauden etxebizitza-alternatiben mapa zabala eskaintzen du. Helburu horiei erantzuteko, dokumentua bi bloke nagusitan egituratzen da:

1.- Nire etxebizitzan bizitzen jarraitu nahi dut

– Etxebizitza lagunkoiak izateko aholkuak

– Dirulaguntzak eta finantza laguntzak

– Arrazoizko alokairua izateko laguntzak

– Etxebizitza partekatzeko aukerak

– Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Katalogoa

– Foru Aldundiek bultzaturiko laguntza-baliabideak

2.- Beste etxebizitza batera aldatzeko nahia edo premia dut 

  • Gizarte etxebizitzak
  • Tutoretzapeko etxebizitzak
  • Bizitza osorako etxebizitzak
  • Zaintzadun etxebizitzak
  • Cohousing-a
  • Belaunaldien arteko etxebizitzak
  • Askotariko premientzako etxebizitzak

Saria

2025eko Euskadi Lagunkoia Berria saria jasotzeko lau hautagai aurkeztu dira eta epaimahaiak Euskadiko Gurutze Gorriaren “Sareko ahotsak” proiektuari saria ematea erabaki du. Epaimahaikideek proiektuaren izaera berritzailea, kalitate teknikoa, ebaluazio sistema eta genero ikuspegia azpimarratu dituzte. Ebazpenean ondorioztatu dutenez proiektu honek lagunkoitasunean aurrerapenak dakartzaten ekintza berriak edo sortzaileak garatzen ditu eta  diagnostikoa zein ebidentzian oinarritutako metodologia barne biltzen dit