Nafarroak gripearen atalase epidemikoa gainditu ondoren, pertsona ahulenei txertoa jartzeko deia egin du Osasun Sailak

Nafarroak gripearen atalase epidemikoa gainditu ondoren, pertsona ahulenei txertoa jartzeko deia egin du Osasun Sailak
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2025_10_20
T* Fernando Domínguez, Consejero de Salud presenta la campaña de la gripe.
L* Centro de Salud de Barañain.

Osasun Departamentuak dei egin die gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartuko duten Nafarroako herritarrei hitzordua eskatzeko beren osasun zentroan edo kontsultategian, dagokien dosia eman diezaieten. Joan den astean, gripearen zirkulazioak atalase epidemikoa gainditu zuen Nafarroan, baina, oraingoz, intentsitate txikia du. Nabarmentzekoa da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txostena, zaintza epidemiologikoari buruzkoa.