25_0780 Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten

Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten
Prentsa Zerbitzua
2025-11-18
Segurtasun Sailak hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena sinatuko du Madrilgo, Valentziako eta Kanarietako Unibertsitate Europarrarekin graduko eta masterreko ikasketak egiten ari diren ikasleek curriculumaz kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten Ertzaintzan.
Gradu- eta master-ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta daude praktika horiek, haien prestakuntza praktikoa hobetzeko eta lantokietako benetako egoeretara egokitzeko. Horrela, lan-errealitatearekin eta egungo problematikarekin harreman zuzena izatea sustatuko da, eta hori ikasle horien lanbide-kualifikazio hobean islatuko da.
Segurtasun Sailaren eta Unibertsitate Europarraren arteko lankidetzak, lau urteko indarraldiarekin, ez du kontraprestazio ekonomikorik, eta unibertsitate-munduaren eta errealitate profesionalaren arteko harremanak areagotzeko borondatearekin egiten da.